lunes, 27 de abril de 2020

Baby Shark... or Dolphin? challenge











Gaur goizean LH3koen Vocabulary2n errata bat zegoen. Bi aldiz idatzi egin diet Shark hitza, batean marrazo hitzaren esanahiarekin (ondo) eta beste batean izurdea esaten. Argi eta garbi txarto zegoen, hori dolphin bait da.






Hirugarren mailakoak, oso azkarrak direnez, berehala konturatu dira eta batek pribatuz esan dit:

"Nik banekien txarto zegoela, abesti bat dagoelako non Baby Shark! abesten duten"

Noski... Baby Shark... zeinek ez du ezagutzen?

Baina, LH3....

Txirularekin jotzen ausartuko zinatekete?

Hona hemen nire barkamen bideoa:



Baby Shark Oktxartaga






Eta hemen duzue txirula errezarako partitura. 4 nota: sol, la si eta goiko DO.









Baten batek lortuko du? Bideoen zain nago. Ea zenbatek egiten duten...
Noski, HH edo LH1-LH2ko baten bat ausartzen bada, aurrera, gurasoak barne!!!










Eta jatorrizko tonoan... uff! Hori zailagoa da. (kontuz azkenengo fa#arekin). Bada ez bada, hementxe utziko dut partitura txirula eta saxo altorako.













Hor duzue erronka.






Do you accept the challenge?

Challenge accepted?



 














No hay comentarios:

Publicar un comentario